top of page

NICO CARPENTIER

"How to research Participatory Processes? Perspectives on Participation and Communication"

 

 

 

 

 

    Carpentier irakaslea da Bruselaseko Vrije unibertsitatean Komunikazio ikasketen departamentuan eta Pragako Charles unibertsitatean. Horrez gain, Association for Media and Communication Research-eko (IAMCR) kidea da eta European Communication Research and Education Association-eko (ECREA) presidente ordea izan zen 2008 eta 2012 urteen artean.

 

     Irakaslea izateaz gain, ikertzailea ere bada eta bere ikerketak diskurtsoaren teorian oinarritzen dira, hau da, komunikabide, kazetaritza, politika eta kulturaren arteko harremanetan. Bereziki arazo sozialetan oinarritzen da, esaterako gerrak, ideologiak, parte-hartzea eta demokrazia. Hau kontuan izanda, bere ikerketak 5 eremutan banatzen dira: Komunikabideak, parte-hartzea eta demokrazia; Komunikabideak, heriotza eta gerrak; Kazetaritza eta identitatea; Audientzia eta harrera eta azkenik diskurtsoaren teoria.

 

     Kongresuan eman zuen hitzaldian parte-hartzean oinarritu zen Carpentier. Haren esanetan, ez baduzu parte hartzen ez zara hiritar ona. Parte-hartzen duen gizarte batean bizi gara eta harreman sozio-komunikatzaile bat sortu behar dugu. Hitzaldian azaldu zuenaren arabera, parte-hartze maila desberdinak daude. Alde batetik, parte-hartze minimalista dago eta oraindik kontrola duen talde bat dagoela esan nahi du. Bestetik, aldiz, parte-hartze maximalista dago, hau da, talde guztiek maila bera dutela. Bere hitzaldia bukatzeko, parte-hartzea politika arloan azaldu zuen. Carpentierren arabera, planteamendu politikoaren parte-hartzea boterean laburbiltzen da.

 

Nico Carpentier belgikarra hirugarren hizlaria izan zen Ziberkazitaritza eta Web 2.0ko VII. nazioarteko kongresuan. Bruselaseko Vrije unibertsitatetik etorri zen haren hitzaldia emateko, "How to research Participatory Processes? Perspectives on Participation and Communication".

  • Blogger - Black Circle
  • Twitter Basic
  • Facebook Basic
bottom of page