2015eko azaroaren 9 eta 10ean Bilboko Bizkaia Aretoan zenbait hitzaldi egon ziren. Kazetari lana egin genuen bertan, eta hauek izan dira gure iritziak.
ESPERIENTZIA

"Esperientzia desberdina izan zen. Ez nintzen inoiz horrelako kongresu batera joan. Bestetik, ziberkazetari bezala arituz, hitzaldiei arreta gehiago jarri nien eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Ana Isabel Bernalena azpimarratuko nuke" - Jone Lopez



"Ziberkazetaritza beste ikuspegi batetik ulertzeko modu bikaina iruditu zitzaidan kongresua. Horrez gain, hainbat tokitako hizlariak egotean, zenbait ikuspuntu ezberdin jasotzeko aukera izan genuen. Bestale, nahiz eta hitzaldi guztiak ezberdinak eta interesgarriak izan, Liisa Rohumaa eta Ana I. Bernalenak baliagarrienak iruditu zitzaizkidan. Bi egun bikain pasa genituen ziberkazetarien lana eginez" - Nerea Quintana.
"Bi egun interesgarri izan dira. Kazetaritzan murgilduta dauden adituen hitzak entzutea eta euren esperientziak eta etorkizunari buruzko iritziak entzutea beti da atsegina. Azpimarratuko nukeen hitzaldia, Liisa Rohumaa-rena izango litzateke" - Maider Urkitza.
"Hitzaldien gertutasuna, jaso genuen informazioaren sinesgarritasuna eta ikasitakoaren balioa. Kongresu motibagarria eta inspiragarria, benetan gomendatzeko eta errepikatzeko esperientzia" - Jon Fernandez