GERSON LUIZ MARTINS
"Características dos Cibermeios no Brasil: o caso singular de Mato Grosso do Sul"
Gerson Luiz Martins irakaslea da Mato Grosso do Sul unibertsitate federalean Brasilen. Komunikazioa eta komunikabideak; informazioa, teknologia eta politika eta komunikazio politikoa lantzen ditu bertan. Bere hitzaldia honako hau izan zen: "Caracteristicas dos Cibermeios no Brasil: o caso singular de Mato Grosso do Sul". Bertan berak lan egiten duen unibertsitatearen kasua azaldu zuen.
Hitzaldia hasi bezain pronto, 2014an Campo Granden (Brasil) antolatutako Ziberkazetaritzako seigarren nazioarteko kongresuari buruz hitz egin zuen. Estatutuaren eta logoaren proposamena, Fernando Irigarayk egin zuena, azaldu zuen Martinsek.
Ondoren, Brasilgo ziberhedabideen ezaugarriak azaldu zituen. Lehenik eta behin Campo Grande News-iburuz aritu zen. Bertan 24 kazetarik egiten dute lan, erredakzio buru bakarra dago eta ez daude argazkilaririk. Ostean, Midiamax-en inguruan mintzatu zen. Ziberhedabide horretan 20 kazetarik aritzen dira, erredakzio buru bakarra dago et bi argazkilari.
Azkenik, Mato Grosso do Sul-en dagoen ziberkazetaritzari buruz hitz egin zuen. Haren esanetan enpresarientzat kazetaritza negozioa errentagarriena da. 10 minuturo berriak argitaratzen dira. Finantziazioari dagokionez, alde batetik botere publikoa dago. Estatuak ziberhedabidearen %90 finantzatzen du eta geratzen den %10a iragarki publizitarioen bidez finantzatzen da. Bere hitzaldia sare sozialei buruz hitz egiten bukatu zuen.
Guy Starkey erresuma batuarra ez zen Ziberkazitaritza eta Web 2.0ko VII. nazioarteko kongresura etorri zenbait arazo zituela medio. Horren ondorioz, kongresuko 5. hizlariak hartu zuen txanda. Brasiletik zuzenean etorria zen Gerson Luiz Martins bere hitzaldia emateko. Berbaldia portugesez izan zen, nahiz eta sarrera eta ondorioak gazteleraz egin zituen. Korapilatsua izan zen ulertzeko baina interesgarria ere.