IKER MERODIO
“No hay renovación sin autocrítica. Observaciones del emisor”
Hizlaria, EITBko administrazio kontseiluko kide da eta iritzi zutabeak argitaratzen ditu egunero blog eta sare sozial ezberdinetan: “Blogando por la red”, “Deia” eta “Noticias de Gipuzkoa”. Gainera, ostegunero “Onda Vasca”-ko “La tarde en Euskadi”-n parte hartzen du, Internet eta teknologia berrien inguruan hitz eginez.
Azaroaren 10ko bigarren hitzaldi honetan Merodio “Internetaren negozioaz” mintzatu zen lehenik. Haren esanetan, gaur egun gutxiago irabazten da Internet bidez: “Lan asko oparitu egiten da”. Bestetik, “postureo” hitza erabili zuen hiritarrek albisteen aurrean hartzen duten jarrera azaltzeko. Izan ere, gaur egun edozeinek kazetari papera hartu eta berriak zabaldu ditzake sare sozialen bidez.
Era berean, hausnarketa bultzatzeko galdera bat proposatu zuen: “Gaur egungo albisteak hurrengo eguneko egunkarirako idazten dira, ala hedabidearen webgunerako?” Honen bidez garai berrien txanda dela azpimarratu nahi zuen doktoreak, non ziberkazetaritzak lekua hartzen dion ohiko paperezko kazetaritzari.
Bestalde, formatuez hitz egin zuen, haien artean Blogger eta Twitter. Blogen abantailak azpimarratu zituen, bere doakotasuna alegia. Twitterra, aldiz, Facebook-arekin alderatu zuen: “Twitterra nahiago dut, Facebook-ak ez dit ezer aportatzen”. Bukatzeko Google+ erreminta erabilgarria dela aitortu zuen, nahiz eta oso erabilia ez izan, “Google+ en egon behar da” esan zuen.
Iker Merodio Nazioarteko Doktorea da kazetaritzan. Bere tesiak komunikazioaren gatazkak azaltzen ditu eta Irtenbide Komunikatiboak sortu zuen. Azken hau webgune bat da non, teknologia berrien bitartez, marka eta enpresen informazioa sare sozialetara bideratzen den, publiko objektiboak haien berri izateko.