top of page

ANA I. BERNAL

TREVIÑO

“Kit de herramientas para el periodista digital”

 

 

 

 

 

 

    Arlo digitalari lotuta egon da beti bere lana eta, haien artean, kazetaritzako Andaluzia Saria lortu zuen. Beste alde batetik, hainbat liburu idatzi ditu Picassoren obrei eskainia edota Patricio Guzmán zinegileari.

 

Nazioarteko kongresu honen azken ponentea izan zen Ana I. Bernal Triviño. Bere lehen adierazpena “gustatzen zaizunaz bizi” behar dela izan zen. Jarraian, gaur egungo kazetaritza digitala “kubista” eta “multisentsoriala” dela esan zuen. Hitzaldian zehar Internet bidez lor ditzakegun aplikazioetaz mintzatu zen kazetaria.

 

Antolaketarako erraminta edo aplikazioen artean Dropbox, Google Drive edo WeTransfer aipatu zituen. Era berean Zamzar ere zertan datzan azaldu zuen: “Formatu konbertsore oso erabilgarria da”. Ediziorako erraminten inguruan mintzatu zen gero: Thinglink, Infogr.am, Timeline JS, Juxtapose eta abar. Hain ezagunak ez diren arren, hauen efizentzia azpimarratu zuen ponenteak.

 

Ondoren, Smartphone eta sare sozialetarako erramintak azaldu zituen. Twiter, esaterako, “mikroblogging” plataformatzat definitu zuen eta kazetaritzarako oso egokia dela adierazi zuen. Beste alde batetik, Vine, Periscope, Instagram, Snapchat, Whatsapp, Storify edo Pocket aplikazioak azaldu zituen.

 

Bukatzeko beste hedabide edo komunikazio sistema motak aipatu zituen, gaur egun hain erabiliak ez direnak. Alde batetik, dron-en bidezko kazetaritza azaldu zuen eta fenomeno iraultzailetzat hartu zuen. Bestetik, GIFak azaldu zituen eta azkenik SMSak. Azken hauek “arkaikoak” direla gaur egun aitortu zuen. Hitzaldiarekin amaituz, ezinbesteko 5 erraminta zerrendatu zituen, gaur egungo edozein kazetarik izan beharko lituzkeenak: zintzotasuna, kontzientzia, konpromisoa, funtzio soziala eta kazetaritzarako militantzia.

 

 

Ana I. Bernal Triviño kazetaria eta irakaslea da Kataluniako Universitat Oberta-n. Komunikabide digital, nazional eta nazioartekoetan parte hartu du, hala nola, “Usa Today”, “Historia y Vida”, “Yo Dona”, “Huffington Post” edo “andalucesdiario.es”. Gaur egun,” eldiario.es” eta “publico.es”-erako idazten du eta “Herramientas Digitales para periodistas” liburua idatzi zuen.

  • Blogger - Black Circle
  • Twitter Basic
  • Facebook Basic
bottom of page