top of page

LIISA ROHUMAA

"The Dichtonomy of Practice and Philosophy in digital Journalism. Embrace readers-they are not competitors"

 

 

 

 

 

 

    Rohumaak "The Online Journalism Handbook" liburua idatzi zuen Paul Bradshaw kazetari blogeroarekin batera. Bere ibilbide pertsonala The Surrey Cornet Londreseko astekarian hasi zuen erreportari bezala. Geroago The Stage, The Daily Telegraph, BBC eta Financial Times-erako lan egin zuen. Baita FT.com-eko editorea izan zen ere. 2006an unibertsitatean irakasle bezala hasi zen. Lehenengo "Online Journalist in Residence"-a izan zen.

 

   Kongresuan eman zuen hitzaldian, interneten diktonomiaz eta filosofiaz hitz egin zuen. Rohumaaren arabera, Internet interaktibotasunaren sinonimoa da, hau da, beste pertsonekin komunikatzea, bloggak sortzea, beste kazetariekin informazioa elkarbanatzea. Filosofiari dagokionez, haren esanetan gaur egungo filosofia 3 galderetan oinarritzen da: Nork egiten du? Zergatik egiten du? Nola egin dezakegu lan guztiok batera?

 

      Liisa Rohumaak komentatu zuenez, interneten iraultzari esker, gaur egun kazetariak haien irakurleekin komunikatzen dira esaterako tweet-en bidez. Kazetariei haien irakurleekin feedback-a izatea gustatzen zaie. Hala ere, hainbat hedabidek komentario sistema kendu dute haien webguneetatik. Ondorioz Liisak galdera bat bota zuen: Zein punturaino komunikatu nahi dira kazetariak haien irakurleekin? Hausnarketarako galdera. Rohumaaren arabera, blog askok kazetari profesionalek baino arrakasta gehiago dute haien irakurleekin komunikatzeko aukera baitute komentarioen bidez.

 

    Bere hitzaldia bukatzeko, Rohumaak herritarren kazetaritzari buruz hitz egin zuen. Haren ustetan edozein pertsona kazetaria izan daiteke informazioa partekatzean. Hori argudiatzeko, Fergusoneko istiluen adibidea jarri zuen. Gertakaria herritarrek kontatzen zuten haien mugikorren bidez grabatutako bideoen edo ateratako argazkien bidez. Honekin gertakariei garrantzia eman nahi die. Honela bukatu zuen bere hitzaldia Rohumaak: Azken finean berdin da nork egin zuen, berdin da profesional bat izan den, kazetari herritarra izan den... garrantzitsuena istorioa kontatzea eta eztabaida irekitzea da.

Liisa Rohumaa kazetari, idazle eta irakaslea lehenengo hizlari gonbidatua izan zen Ziberkazetaritza eta web 2.0ko VII. nazioarteko kongresuan. Bournemouth-eko unibertsitatetik etorri zen Bilbora eta "The Dichtonomy of Practice and Philosophy in digital Jounalism. The Reader as a competitor?" hitzaldia eman zuen ingelesez.

  • Blogger - Black Circle
  • Twitter Basic
  • Facebook Basic
bottom of page