GINO GRAMACCIA
"La réputation des anonymes sur Internet"
Gramaccia kazetaria izateaz gain, idazlea ere bada. Salgai dauden bi liburu idatzi ditu. Alde batetik "Les laboratoires du lien social. L'expérience Aquitaine de la solidarité" eta bestetik "Management par projet: Les identités incertaines". Bigarren liburu hau Benoit Cordelier idazlearekin egin zuen.
Bere hitzaldian, Gramacciak anonimatua praktika urratzaile batean bihurtu dela komentatu zuen, informazioaren hierarkizazioaren ondorioz. Kazetariak eremu publikoko aktoreak dira. Haren esanetan informazioaren sarbidea publizitatearekin eta arrazionaltasunarekin elkartzen da. Horrez gain, informazioaren botere islatzailearen kontzeptua erabili zuen, hau da eztabaidak sortzeko gaitasuna. Honek eremu publikoa handitzeko boterea du eta hau azaltzeko Volkswagen-eko krisialdiaren adibidea jarri zuen.
Bestalde, eremu publikoa eta pribatuari buruz hitz egin zuen eta galdera bat bota zuen: Sare sozialak erabiltzean, eremu publikoan edo pribatuan ari gara? Gramacciaren arabera, sare sozialetan publikatuta dagoen guztia ez da nahitaez publikoa. Iruzkin publikoak egin daitezke pertsonala den zerbaiten inguruan. Honi "intrusio digitala" edo "Astro Turfing" deritzo.
Honen ostean, guztiok Google-gatik kontrolatuta gaudela azaldu zuen. Datuen esplotazioari buruz aritu zen. Ondorioz publikoa den proiektu batek estrategia pribatu bat izan ahal duela argitu zuen. Bere hitzaldia bukatzeko, Anonymus-en inguruan aritu zen. Honela definitu zuen: Kaleko protesta ahotsa. Eztabaida publikoan sartzen den protesta sinboloa da. Zenbait gai ezberdinen inguruan hitz egin zuen Gramacciak kongresuan emandako hitzaldian.
Ziberkazitaritza eta Web 2.0ko VII. nazioarteko kongresuaren bigarren hizlaria Gino Gramaccia izan zen. Bordeaux-eko unibertsitatetik etorri zen "La réputation des anonymes sur Internet" hitzaldia emateko. Frantsesez hitz egin zuen hitzaldi osoan zehar baina itzultzaileei esker dena ulertu genuen.