top of page

MARÍA SÁNCHEZ

GONZÁLEZ

“La innovación editorial y la participación de las audiencias como valores en micromedios españoles: estrategias y políticas recientes”​

 

 

 

 

 

 

    Azaroaren 10ean emandako bigarren hitzaldi honetan, fenomeno berrien inguruan mintzatu zen kazetaria. Alde batetik, Labs edo proiektu esperimentalei erreferentzia egin zien. Narraziorako formula berriak dira hauek baina, hizlariaren esanetan, isolatuta edo gutxi baloratuta daude.

 

Bestetik crowdfunding fenomeoaz hitz egin zuen, hau da, finantzaketaz eta, hain zuzen ere, audientziaren bidez lortzen den finantzaketaz. Crowdfundinga “hedabidea martxan jartzeko” erabiltzen dela batez ere aitortu zuen Sánchez Gonzálezek. Era berean, hiritarrak “bazkide inbertsoreak” direla adierazi zuen eta ez dutela ordainsaririk jasotzen laguntzagatik.

 

Audientziaren bidez lortutako finantzaketa horrek zenbait konklusiotara eraman zuen kazetaria: “Sustatzaileek 2.0 mentalitatea bereganatu dute”, aitortu zuen ponenteak. Izan ere, kazetari klasikoek ez bezala, gaur egun konpromiso soziala eta audientzienganako atentzioa handiagoa da: “informazioaren profesionalak eraberritu egin dira”. Era berean, Sánchez Gonzálezek hurbiltasuna nabari du gaur egungo kazetari eta hiritarren artean eta, Espainiari begira, “kazetaritza berri honen ernatzea” eman beharko litzatekeela adierazi zuen. Haatik, ponenteak teknologiaren erabilpen eskasa kritikatu zuen. “Big data” edo “journalism sentsorea” kontzeptuak aipatu zituen, eta hauen erabilpena bultzatu zuen erabiltzaileen eskaerak monitorizatzeko.

 

Azkenik, kazetaritza eredu berri honi aurre egiteko arazo nagusia iraunkortasun ekonomikoa dela adierazi zuen ponenteak. Bere hitzaldia bukatuz galdera bat planteatu zuen, epe ertain eta luzeko iraunkortasun ekonomikoarekin lotuta: Zein proiektuk iraungo dute hurrengo belaunaldian eta zeintzuk geratuko dira zaharkituta?

 

 

María Sánchez González Kazetaritzan Doktorea da Malagako Unibertsitatean. Gaur egun irakasle bezala jarduten du eta berrikuntzaren arloan ikerketak egiten ditu. Komunikazioa eta hezkuntza Interneten, e-learning-a eta “social media” delakoa tratatzen ditu Andaluziako bi Unibertsitate publikoetan: UNIA eta UMA.​

  • Blogger - Black Circle
  • Twitter Basic
  • Facebook Basic
bottom of page